2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITI
15/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Untzitiko Udalak, 2018ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 15/2018 aldaketa 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, lehenengo paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan eta gero.
Untzitin, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1815666