8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tafallako Udalaren Kirol Patronatua azkentzea. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2018ko azaroaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Tafallako “Udalaren Kirol Patronatua” erakunde autonomoa azkentzea, hura desegin delako.

Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legean xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2018ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1814959