8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2019ko lan egutegia

Odietako Udalak, 2018ko abenduaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, onetsi zuen Odietako Udalaren zerbitzuko langileen 2019ko aste barreneko jaiegunen egutegia; halaber, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

Urtarrilaren 1a, asteartea: Urteberri.

Urtarrilaren 7a, astelehena: Jaunaren Agerkundearen festa (Errege eguna).

Urtarrilaren 18a, osteguna: San Anton (herrian jai).

Martxoak 19, asteartea, San Jose eguna.

Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a, asteazkena: Langileen eguna.

Abuztuaren 15a, osteguna: Jasokunde eguna.

Azaroaren 1a, ostirala: Santu Guztien eguna.

Abenduaren 3a, asteartea: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

Abenduaren 6a, ostirala: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 25a, asteazkena: Eguberri eguna.

Gainera 4 jaiegun gehiago ezarri dira herriko festak direla-eta, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Herriko Etxea jendearendako itxiko.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2019an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

–Odietako Udaleko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.086 izanen da eta honela banatuko da:

–Eguneko lanaldiak, orokorrean, 5 ordu iraunen du, 09:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

–Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00etara izanen da.

Nolanahi den, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2019rako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Ondorio horietarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Erripan (Odieta), 2018ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1815121