8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2019ko ekitaldirako

Odietako Udalak, 2018ko abenduaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako hau erabaki zuen, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren erabateko gehiengoa zuela:

2019ko ekitaldian indarra izanen duten udal tasa, prezio publiko eta zergei dagozkien karga-tasak.

Zergak:

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20.

Eraikuntzak, Instalazioak eta Obrak: %4,00.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

–Zerga-oinarria: Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak onetsi dira.

–Karga-tasa: %16.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,1eko indizea onetsi da.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

–Karga-tasa, 1. urterako: %0,10.

–Karga-tasa, 2. urterako: %0,50.

–Karga-tasa, 3. urterako eta hurrengoetarako: %1.

Aldaketa honek 2019ko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondoko zergaldietan ere, Udalak ez badu beste aldaketarik egiten. Hala izanez gero, adierazitako tarifak KPIaren arabera igoko dira.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Erripan (Odieta), 2018ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1815120