8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 26an hartua, Josenea Bio SLUk sustatutako inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

2018ko abenduaren 14an, Josenea Bio SLUk eskaera egin zuen foru interesekoa deklara zedin “hondakin organikoen bioekonomia zirkularraren toki mailako proiektu pilotua, ikuspegi sozial eta hezigarriarekin” izeneko inbertsio proiektua, Irunberrin (Nafarroa) gauzatzeko.

Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatu duelarik, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori).

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Foru intereseko inbertsio deklaratzea “hondakin organikoen bioekonomia zirkularraren toki mailako proiektu pilotua, ikuspegi sozial eta hezigarriarekin” izeneko inbertsio-proiektua, Josenea Bio SLUk Irunberrin sustatua, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori). Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Josenea Bio SLUri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko abenduaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1816072