8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak 2018ko azaroaren 30ean harturiko erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen aldaketa Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 174. artikuluarekin eta hurrengoekin eta 325. artikuluarekin eta hurrengoekin bat, espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen.

Interesdun orok espedientea aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan aipatu epean, egoki jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Murillo el Fruton, 2018ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1814885