8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Herri-lurren desafektazioa, erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2018ko azaroaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau onetsi zuen:

Lehenbizikoa.–Proiektua bizilagunentzako interes orokorrekoa deklaratzea.

Bigarrena.–Hasiera batean onestea herri-lurretako 23.538 m²-ko azaleraren desafektazioa 1. poligonoko 18. lurzatiaren J azpilurzatian, herri honetako “La Presa-El Estrecho” alderdian, erabilera Isidoro García Gili lagatzeko.

Hirugarrena.–Onestea aipatutako herri-lurren erabileraren lagapena arautuko duen administrazio klausulen agiria.

Laugarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea Udaleko iragarki-taulan, hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, aipatu epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Bosgarrena.–Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.

Seigarrena.–Ahalmena ematea Murillo el Frutoko Udaleko alkateari, edota legez haren ordez jarduten duenari, erabileraren lagapen hau formalizatzeko behar diren agiri publiko nahiz pribatuak sina ditzan.

Zazpigarrena.–Erabaki hau Isidoro García Gili igortzea, administrazio baldintzen agiriarekin batera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak eta oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Murillo el Fruton, 2018ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1814884