8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Leitzako Udalak 2018ko abenduaren 26an egin bilkuran hasiera batean onetsi zituela Leitzako Udalaren, Anikote Leitza S.L. tokiko merkataritza sozietatearen eta Plazaola Partzuergo Turistikoaren 2019. urteko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu den araudian xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Leitzan, 2018ko abenduaren 27an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1816055