8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2019ko zerga-tasak. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2018ko abenduaren 7an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen 2019ko karga-tasak finkatzea honako hauetarako: hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioak, eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga, ekonomia-jardueren gaineko zerga eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

Espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta, hala badagokio, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Elizagorrian, 2018ko abenduaren 7an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1814935