2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Lanegunen eta egun baliogabeen 2019ko egutegia
Lakuntzako Udalak, 2018ko abenduaren 17ko osoko bilkuran, erabaki zuen:
“Ikusirik 312/2018 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 19an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Lakuntzako Udalaren bulegoetan 2019an izango diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:
Urtarrilaren 1a: Urteberri.
Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.
Urtarrilaren 18 eta 19a: San Saastin (herrian jai).
Martxoaren 19a: San Jose.
Apirilaren 18a: Ostegun Santua.
Apirilaren 19a: Ostiral Santua.
Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
Abuztuaren 24, 25, 26, 27 eta 28a: herriko jaiak.
Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.
Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 25a: Eguberri.
Era berean, baliogabeak izango dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.
Bigarrena.–Lakuntzako Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izango da (217 lan egun), eta honela banatuko da:
1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.
2. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izango baitute.
3. Gainera jaiegun 1 gehiago ezarri da, langile bakoitzak hautatzekoa.
Hirugarrena.–Lakuntzako Udaleko Erregistro Orokorra 10:00etatik 14:00etara arte egongo da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Lakuntzako Udalaren iragarki-taulan ere.”
Lakuntzan, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L1815437