1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 26an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko titulu ofizial bat eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari Psikologiako Graduaren titulua ezartzeko.
ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak titulu horren aldeko ebaluazioa egin du, eta Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren txostena ere aldekoak izan dira.
Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak aldeko txostena egin du titulu berria ezartzeko.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta,
ERABAKI DU:
1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Psikologiako Gradua ezartzeko baimena ematea, betiere ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak ebaluatu eta Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu duen memorian ezarritako baldintzetan.
2. Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari, Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrari eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari, Espainiako Gobernuari bidal diezaion baimendutako tituluaren izaera ofiziala ezartzeko proposamena eta titulua Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) inskriba dezan.
3. Erabaki hau Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2018ko abenduaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1816071