8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZURDIAGA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Izurdiagako Kontzejuak, 2018ko abenduaren 11n egin zen batzarrean, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokor bakarra eta bere betearazpenerako oinarriak, legez eskatutako gehiengoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak eta beste indarreko legeek diotenez.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabost egun baliodunean egongo da ikusgai, Kontzejuaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Izurdiagan, 2018ko abenduaren 11n.–Kontzejuko Burua, Luis Miguel Beraza Ameztegui.

Iragarkiaren kodea: L1815612