2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Udalerri honetako bake epaile titularra eta ordezkoa lau urterako hautatu ziren, eta epe hori bukatzear dago. Beraz, ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoarekin bat, deialdi publikoa irekitzen da legezko baldintzak betetzen dituzten interesdunek hautatuak izateko eskabideak aurkez ditzaten, Udalaren Erregistro Orokorrean, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Uharten, 2018ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1814957