8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2018ko abenduaren 20an eginiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019rako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatutako jendaurreko epe horretan inork erreklamaziorik egiten ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira 2019rako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Etxalarren, 2018ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1815933