8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aldaketa, Eraikinetako fatxaden koloreak eta zur-lanak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2017ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eraikinetako fatxaden koloreak eta zur-lanak arautzen dituen Ordenantzan (2017ko ekainaren 2ko 106 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurrean egon den bitartean alegaziorik aurkeztu ez denez, Ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da eta argitara emanen da behar diren ondorioetarako.

Lintzoainen, 2018ko abenduaren 18an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

FATXADEN KOLOREAK
ETA ZUR-LANAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA.

1.–Eraikinetako kanpoaldeko itxiturak eta fabrikako eraikuntza-elementuak, margotutako emokaduradunak edo masan margotutako beste materialdunak, xuri-mate kolorekoak izanen dira, kolore argiak onartuko badira ere: marfila, harea, eta abar, beti ere Udalaren oniritzia baldin badute.

2.–Eremu publikoarekin muga egiten duten lurzatien itxituren zati itsuak harrizkoak, margotutako emokaduradunak edo masan margotutako beste materialdunak izanen dira; inola ere ezin da hormigoia bistan geratu.

3.–Leiho eta kontraleihoen kolorea, zurezkoak, pvc edo aluminio lakatukoak izanda ere, zuraren antzekoa izanen da. Zaharberritutako eraikinen kasuetan konpondu aurreko leihoen kolorea mantendu ahalko da.

Iragarkiaren kodea: L1815925