8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Hirigintzako tramitazioak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalbatzak 2017ko abenduaren 13an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako tramitazioak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa (2018ko urtarrilaren 5eko 4 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurrean egon den bitartean alegaziorik aurkeztu ez denez, Ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da eta argitara emanen da behar diren ondorioetarako.

Lintzoainen, 2018ko abenduaren 18an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOAK ARAUTZEN
DITUEN ORDENANTZA

Banantzeen atalean zatiketa horizontalak sartzen dira eta dagokien tasa 100,00 euro da.

Iragarkiaren kodea: L1815924