8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

%0,7ko diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantza. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2018ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen “Erroibarko Udalaren %0,7ko diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantza fiskala”.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharpenak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, Ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Lintzoainen, 2018ko abenduaren 18an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1815923