1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 26an hartua, zeinaren bidez onesten baitira 2018ko Estatistika Programaren balorazio txostena eta 2019ko Estatistika Programa.
Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 26. artikuluak xedatzen du Nafarroako Estatistika Plana baliabidea dela Nafarroaren interesekoa den estatistika jarduera publikoa sustatzeko, antolatzeko eta planifikatzeko. 2017-2020 aldirako, urriaren 21eko 14/2016 Foru Legeak onetsi zuen plan hori, eta hartan jaso dira aldi horretan egin beharreko eragiketa estatistikoak.
Bestalde, 11/1997 Foru Legeak, bere 27. artikuluan, xedatzen du Urteko Estatistika Programak plana garatzeko tresnak direla, barnean direla eragiketa estatistikoak egitea. Programa haietako bakoitzean, banakako fitxa gisa, bilduko dira 27. artikuluan berean zehazten diren ezaugarriak. Programak Nafarroako Gobernuak onetsi beharko ditu. Nafarroako Gobernuaren 2017ko abenduaren 27ko Erabakiaren bidez onetsi zen 2018ko Estatistika Programa.
Urriaren 21eko 14/2016 Foru Legearen (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako 2017-2020 aldirako Estatistika Plana eta aldatu zen Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea) 4.9 artikuluak dio ezen Nafarroako Estatistika Institutuak jarraipen txosten bat eginen duela Urteko Estatistika Programa bakoitzari buruz, Nafarroako Gobernuak onets dezan bidezkoa bada, aldez aurretik horren berri emanda Nafarroako Estatistika Kontseiluari.
Orobat, 14/2016 Foru Legearen 4. artikulu horrexetako 7. puntuak dio ezen, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Estatistika Kontseiluak txostena egin ondoren, Urteko Estatistika Programa onetsiko duela, programari dagokion urtearen aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen.
Nafarroako Estatistika Institutuak 2018ko Estatistika Programaren balorazio txostena egin eta Nafarroako Estatistika Kontseiluari jakinarazi zion 2018ko abenduaren 10eko bilkuran. Bilkura horretan bertan, Nafarroako Estatistika Kontseiluak txostena egin zuen 2019ko Estatistika Programari buruz.
Hori dela eta, bidezko da onestea 2018ko Estatistika Programaren balorazioa eta Nafarroako 2019ko Estatistika Programa.
Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. 2018ko Estatistika Programaren balorazio txostena onestea. I. eranskin gisa gehitu da.
2. 2019ko Estatistika Programa onestea, erabaki honen II. eranskin gisa gehitzen diren eragiketek osatua. Eragiketa horiek Nafarroako 2017-2020 Estatistika Planari egokitzen zaizkio.
3. Urriaren 21eko 14/2016 Foru Legearen (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako 2017-2020 aldirako Estatistika Plana eta aldatu zen Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea) 23. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko estatistika ofizialtzat joko dira 2019ko Estatistika Programan sartutako eragiketa estatistikoak, eta horiek prestatzeko eskatzen diren datuak ematea nahitaezkoa izanen da.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki hau eta bere II. eranskina, biltzen duena 2019ko Estatistika Programa osatzen duten eragiketa estatistikoen zerrenda.
Iruñean, 2018ko abenduaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
II. ERANSKINA
2019ko Programa - Eragiketa estatistikoak
Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justizia.
ZENBAKIA | JARDUKETAREN IZENA |
2200223 | Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzako prestakuntza jarduerak |
2200226 | Hildakoak eragin dituzten zirkulazio istripuak Nafarroan |
2200229 | Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei buruzko estatistika |
2200399 | Bilakaera digitala Nafarroan (garapen digitalaren indizea) |
Ogasuna eta Finantza Politika.
ZENBAKIA | JARDUKETAREN IZENA |
2200044 | Sozietateen gaineko zergari buruzko estatistikak |
2200045.1 | Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko estatistikak |
2200045.2 | Ondarearen gaineko zergari buruzko estatistikak |
2200046 | Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko estatistikak |
2200049 | Liburutegiei buruzko estatistika |
2200050 | Liburuen argitalpen produkzioari buruzko estatistika |
2200055 | Biztanleen kopuru ofizialak |
2200056 | Nafarroako Biztanleriaren Sistema Integratua (SIPNa) |
2200057 | Ugalkortasunari eta jaiotza tasari buruzko estatistika |
2200058 | Ezkontzei buruzko estatistika |
2200059 | Hilkortasunari eta heriotzei buruzko estatistika |
2200060 | Migrazioei buruzko estatistika |
2200063 | Biztanleriaren gaineko proiekzioak |
2200064 | Familiei buruzko inkesta jarraitua |
2200069 | Hauteskundeetako emaitzei buruzko estatistikak |
2200070 | Gizarte eta bizi baldintzei buruzko inkesta |
2200071 | Familien aurrekontuei buruzko inkesta (EPF) |
2200072 | Nafarroako familien egoera ekonomikoaren gaineko inkesta |
2200073 | Kanpoko merkataritzari buruzko estatistika |
2200075 | Nafarroako hiru hilabeteroko kontabilitatea |
2200076 | Nafarroako input-output esparrua |
2200077 | Administrazio Publikoen kontuak |
2200078 | Urteko kontu ekonomikoak |
2200079 | Jarduera ekonomikoaren unitateen direktorioa |
2200080 | Hipotekei buruzko estatistika |
2200083 | Merkataritza-sozietateei buruzko estatistika |
2200086 | Etxe eraikuntzari buruzko estatistika |
2200087 | Eraikuntzaren egituraren gaineko inkesta |
2200088 | Zerbitzu sektorearen jarduera-adierazleak |
2200089 | Industria egoeraren gaineko inkesta |
2200091 | Industria produktuen gaineko urteroko inkesta |
2200092 | I+Gko jardueren gaineko estatistika |
2200093 | Enpresetako berrikuntzari buruzko inkesta |
2200094 | Industria produkzioaren indizea |
2200095 | Industria prezioen indizea |
2200097 | Bioteknologiaren erabilerari buruzko estatistika |
2200101 | Enpresetan informazioaren eta komunikazioen teknologiak eta merkataritza elektronikoa erabiltzeari buruzko inkesta |
2200102 | Etxebizitzetan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeari eta ekipamenduari buruzko inkesta |
2200104 | Biztanleria aktiboaren gaineko inkesta (BAI) |
2200105 | Lan kostuen gaineko hiru hileroko inkesta (ETCL) |
2200106 | Lan kostuen gaineko urteroko inkesta |
2200107 | Lansarien egituraren gaineko inkesta |
2200110 | Turismo-ostatuetako okupazioaren gaineko inkesta |
2200112 | Turismo-ostatuetako prezioen indizeak |
2200282 | Konkurtso-prozeduraren gaineko estatistika |
2200283 | Inbertsio eskariaren gaineko inkesta |
2200297 | Ezkontza-baliogabetzeen, banantzeen eta dibortzioen gaineko estatistikak |
2200298 | Hiri errentamenduen gaineko estatistika |
2200299 | Bake epaitegiei buruzko estatistika |
2200322 | I+Gko aurrekontu publikoei buruzko estatistika (GBARD) |
2200371 | Eraikuntzaren koiunturaren gaineko inkesta |
2200372 | Txikizkako merkataritzaren indizeak |
2200376 | Mugetako mugimendu turistikoen gaineko estatistika (FRONTUR) |
2200377 | Egoiliarren turismoari buruzko inkesta (ETR/FAMILITUR) |
2200378 | Gastu turistikoari buruzko inkesta (EGATUR) |
2200383 | Familien gastuaren gaineko inkesta |
2200400 | Desgaitasunaren, autonomia pertsonalaren eta mendekotasun egoeren gaineko inkesta |
2200401 | Ugalkortasunaren gaineko inkesta |
2200402 | Nafarroako biztanleen errentari buruzko estatistika |
2200417 | Nafarroako Estatistika Ekonomikoen Sistema Integratua (SIENA) |
2200418 | Nafarroako input-output esparrurako inkesta |
2200421 | Genero berdintasunaren indizea |
2200423 | Garapen jasangarriaren adierazleak |
2200424 | Nekazaritzako ustiategien egiturari buruzko inkesta |
2200425 | Uraren erabilerari buruzko estatistikak |
2200426 | Enpresen egiturei buruzko estatistika: industria sektorea |
2200427 | Enpresen egiturei buruzko estatistika: zerbitzu sektorea |
2200428 | Enpresen egiturei buruzko estatistika: merkataritza sektorea |
2200429 | Enpresen direktorio nagusia |
2200430 | Bidaiarien garraioari buruzko estatistika |
2200431 | Langileen mugikortasun geografikoari buruzko estatistika |
Garapen Ekonomikoa.
ZENBAKIA | JARDUKETAREN IZENA |
2200181 | Enplegu erregulazioa |
2200213 | Garraioaren gaineko estatistika |
2200221 | Nafarroako errepide sareko istripu eta hildakoei buruzko estatistika |
2200398 | Nafarroako enpresa industrialen merkataritza-trukeak |
2200416 | Nafarroako ekintzailetza jarduera |
Hezkuntza.
ZENBAKIA | JARDUKETAREN IZENA |
2200161 | Nafarroako unibertsitateei eta Iruñeko eta Tuterako UHUN zentroei buruzko estatistika |
2200312 | Unibertsitatez kanpoko ikasketak: ikastetxeak, ikastetxeen direktorioa |
2200313 | Unibertsitatez kanpoko ikasketak: matrikula |
2200314 | Unibertsitatez kanpoko ikasketak: graduatuak |
2200315 | Unibertsitatez kanpoko ikasketak: langileak |
2200318 | Informazioaren eta komunikazioaren gizartea unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan |
Osasuna.
ZENBAKIA | JARDUKETAREN IZENA |
2200240 | Nafarroako sortzetiko anomaliak eta gaixotasun hereditarioak |
2200241 | Arreta espezializatuko morbilitate laguntzadunaren gaineko analisia (Xehetasunen Gutxieneko Oinarrizko Bilduma) |
2200242 | Nafarroan giltzurrun-eritasun kronikoa duten pertsonak |
2200244 | Haurdunaldiaren borondatezko etendurak |
2200246 | Minbiziaren intzidentzia Nafarroako biztanlerian |
2200247 | GIBaren eta HIESaren zaintza epidemiologikoa |
2200249 | Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak |
2200252 | Hilkortasunari buruzko estatistikak, heriotza arrazoien arabera |
2200254 | Aldi baterako ezintasunaren gaineko analisia |
2200256 | Lan istripuak |
2200257 | Laneko esposizioei buruzko estatistika (amiantoa) |
2200258 | Laneko arriskuen prebentzioa |
2200259 | Lanbide gaixotasunak eta lan osasuneko gertaera zelatariak |
2200260 | Ezintasun iraunkorraren gaineko analisia |
2200261 | Haur eta gazteen hortzak zaintzeko programa (HHZP) |
2200262 | Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren erabiltzaileak eta giza baliabideak oinarrizko osasun laguntzan |
2200263 | Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren oinarrizko osasun laguntzako jarduera |
2200264 | Farmaziako prestazioei buruzko estatistika |
2200265 | Osasun mentalari buruzko estatistika |
2200266 | Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren baliabideei buruzko estatistika |
2200267 | Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren gastuari buruzko estatistika |
2200268 | Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arreta espezializatuko jarduera |
2200269 | Atzerapenak osasun laguntza publikoan |
2200270 | Ospitalez kanpoko larrialdietarako zerbitzuaren jarduera |
2200324 | Organo eta ehunen transplanteari buruzko estatistika |
2200325 | Miokardioko infartu akutuaren intzidentzia |
2200326 | Iktusaren intzidentzia |
2200327 | Nafarroako transfusio zentroaren eta zerbitzuen jarduerari buruzko estatistika |
2200407 | Gaixotasun arraroen prebalentzia Nafarroan |
2200408 | Gaixo kronikoei jarraipena egiteko estrategia |
2200432 | Nafarroako Gazteriaren Osasunari buruzko Inkesta (ENJS) |
Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa.
ZENBAKIA | JARDUKETAREN IZENA |
2200132 | Lurraren erabilerak |
2200133 | Urte osoko labore-ekoizpenak |
2200134 | Laboreen urteko azalerak |
2200136 | Behi aziendaren gaineko inkesta |
2200137 | Zerri aziendaren gaineko inkesta |
2200138 | Ardi eta ahuntz aziendaren gaineko inkesta |
2200139 | Abere-hiltzeen gaineko inkesta |
2200143 | Abere merkataritzaren mugimenduak |
2200144 | Lurraren prezioak |
2200145 | Landa errentamenduen kanonak |
2200146 | Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen asteko prezioak |
2200147 | Nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioak |
2200148 | Nekazariek eta abeltzainek ordaindutako prezioak |
2200149 | Munta gutxiko produktuen prezioak |
2200150 | Nekazaritzako soldatak |
2200151 | Nekazaritzako kontabilitatearen gaineko informazio sarea |
2200152 | Ekoizpen sistemen ekonomiaren analisia |
2200154 | Kontu makroekonomikoak |
2200188 | Nafarroako ibaien kontrol biologikorako sarea |
2200189 | Nafarroako ibaien neurketa estazioen kontrolerako sarea |
2200190 | Nafarroako ibaien kontrol fisiko eta kimikorako sarea |
2200191 | Lurpeko uren kontrol fisiko eta kimikorako sarea |
2200192 | Nafarroako bainurako ur naturalak kontrolatzeko sarea |
2200194 | Nafarroako airearen kalitatea |
2200196 | Industria hondakinak |
2200197 | Etxeko eta merkataritzako hondakinak |
2200206 | Baso jarduketak |
2200209 | Ehizarako eta arrantzarako espezieak |
2200309 | Hondakin uren arazketa |
2200311 | Hondakinen kudeaketa, Nafarroako hiri hondakinen tratamendurako Partzuergoan |
2200329 | Meteorologia |
2200332 | Berotegi efektuko gasen isurpena |
2200338 | Basoen kudeaketa |
2200340 | Mendietako kalteen jarraipena |
2200380 | Nekazaritzako prezioen behatokia |
2200409 | Ekoizpen estandarra |
2200410 | Abeltzaintzako ekoizpena |
2200411 | Basogintzaren eta biomasaren produktibitatea |
2200412 | Kalitateko deitura duten produktuak |
2200413 | Lurzoru okupatua eta zigilatua |
Eskubide Sozialak.
ZENBAKIA | JARDUKETAREN IZENA |
2200010 | Garapenerako Laguntza Ofiziala (Nafarroako Gobernuaren GLO) |
2200014 | Adingabeen harrera |
2200015 | Adingabeen adopzioa |
2200017 | Adingabe babestuak |
2200018 | Zentzatzeko bidean dauden adingabeak |
2200162 | Lanpostuen eskaintzari eta eskaerari buruzko estatistika |
2200183 | Udalerrien arabera erregistratutako lan kontratuak |
2200186 | Udalerrietan erregistratutako langabezia |
2200187 | Enplegu eskatzaileek jasotzen dituzten zerbitzuak |
2200200 | Etxebizitzen sustapena eta birgaikuntza |
2200345 | Langileen enplegurako Lanbide Heziketa |
2200379 | Enplegua sustatzeko laguntzak |
2200395 | Gizarteratzen ari diren pertsonentzako prestazioak |
2200396 | Prestazioak adinekoentzat, desgaitasuna dutenentzat, gaixotasun mentala edo menpekotasuna dutenentzat |
Kultura, Kirola eta Gazteria.
ZENBAKIA | JARDUKETAREN IZENA |
2200040 | Nafarroako Liburutegi Publikoen Zerbitzuaren Oroitidazkia: Datu estatistikoak |
2200414 | Kultur estatistikak |
2200433 | Nafarroako Foru Komunitateko emantzipazioari buruzko inkesta |
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanak.
ZENBAKIA | JARDUKETAREN IZENA |
2200027 | Emakumeentzako arreta juridikoa |
2200028 | Genero indarkeriagatiko salaketak |
2200160 | Nafarroako mapa soziolinguistikoa |
Iragarkiaren kodea: F1816070