8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Egiturazko aldaketa, Caparrosoko Udal Planeko UC-7 unitatean eta biodiesel plantaren UPSko eremuan. Jendaurrean berriz jartzea

Udalak sustaturiko aldaketa honen ondorioz, beste agiri bat egin da, honako izen hau duena: “Caparrosoko Udal Planeko egiturazko aldaketa. UC-7 unitatea eta biodiesela ekoizteko Caparrosoko plantaren UPSko eremua. Behin-behineko onespenerako eranskina”.

Agiriak zenbait aldaketa dakar, hasiera batean onetsi eta jendaurrean jarritakoarekin alderatuta. Beraz, Caparrosoko Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen beste agiri bat onestea eta hura jendaurrean berriz jartzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.11 artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek udal bulegoetan azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Caparroson, 2018ko abenduaren 7an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1814924