8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Ordenantzen aldaketa. Behin betiko onarpena

2018ko urriaren 4ean egindako batzarrean, Udalbatzak ondoren zehazten diren ordenantzen aldaketari hasierako onarpena eman zien.

Beteluko herrilurren ustiapena arautzen duen Ordenantza.

Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Estolderiaren eta ur zikinen arazketaren tasa arautzen dituen ordenantza fiskala.

2018ko urriaren 19ko 203 zenbakiduneko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratu ondoren jendaurreko epea iraganik, ez da inolako erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin.

Hori dela eta, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 zenbakiduneko Foru Legearen 325. artikuluari so eginez, hasierako onarpena behin betiko izatera pasa da, aldatutako artikuluen argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eginen delarik.

Betelun, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

BETELUKO HERRILURREN USTIAPENA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

22. artikulua. Honen harira Beteluko Udalak honakoa hartzen du kontutan:

–Zaldi buru bat 6,66 ardi bururen baliokide da.

–Behi buru bat 6,66 ardi bururen baliokide da.

–2 urte baino gazteago den behi buru bat lau ardi edo ahuntz bururen baliokide da.

Honen arabera Udalak azienda klase bakoitzarendako hurrengo kanona ezarriko du:

–Zaldiak, behiak eta behorrak, 7 euro/urteko

–Bi urte baino gutxiagoko txekorrak, 4,20/urteko

–Ardiak, ahuntzak, 1,05 euro/urteko

UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN
ORDENANTZA FISKALA

5. artikulua. Zerbitzua emateagatik ezarririko tarifak ondoko kontzeptuengatik izanen dira:

a) 38 metro kubiko izanen da ordaindu beharreko kuoten kalkulua eta sortzea egiterakoan kontuan hartuko den gutxieneko kontsumoa.

b) Etxeko erabilpenerako horniduragatik, 0,38 euro kontsumitu den metro kubiko bakoitzeko.

c) Industria edo ureztatze erabileretarako horniduragatik, kontsumituriko metro kubiko baikotzeko: 0,40 euro.

d) Kontsumituriko 120 metro kubikoetatik aurrera, kontsumituriko metro kubiko bakoitzeko 0,40 euroko tasa ezarriko da.

e) Ur horniduraren hargunea ezartzeagatik: 76 euro. Likidatu beharreko kuota.

ESTOLDERIAREN ETA UR ZIKINEN ARAZKETAREN TASA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikulua:

1. Estolderia sarera eginiko hargunearen baimen edo lizentziari dagokion zerga kuota behin bakarrik exijituko da eta 65 euroko kantitate finkoa izanen da.

Estolderia eta uren arazteagatik ematen den zerbitzuagatik exijituko den zera kuota finkan erabilitako ur kantitatearen arabera eginen da, metro kubikotan neurturik.

Hori dela eta, ondoko tarifa aplikatuko da:

A) Etxebizitzak:

–Estolderiagatik, metro kubikoko 0,046 euro

–Ur arazketagatik, metro kubikoko 0,046 euro

B) Etxebizitzara bakarrik bideraturik ez diren finka eta lokalak:

–Estolderiagatik metro kubikoko 0,046 euro.

–Ur arazketagatik metro kubikoko 0,046 euro.

Iragarkiaren kodea: L1815633