8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2019. urteko lan egutegia eta egun baliogabeen egutegia

Berako Udaleko alkate udalburuak Ebazpena eman zuen, 2018ko abenduaren 17an, zati xedatzaile honekin:

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Berako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lan egutegia 2019. urterako. Ondorioz, hauek izango dira jaiegunak, Udalaren bulegoak itxita egonen direlarik:

Urtarrilaren 1a.

Urtarrilaren 7a.

Martxoaren 4a.

Martxoaren 19a.

Apirilaren 18a.

Apirilaren 19a.

Apirilaren 22a.

Maiatzaren 1a.

Abuztuaren 5a eta 6a.

Abuztuaren 15a.

Urriaren 12a.

Azaroaren 1a.

Abenduaren 3a.

Abenduaren 6a.

Abenduaren 24a.

Abenduaren 25a.

2. Onestea Berako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lanaldiaren banaketa, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko, honela banatuak:

2.1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da. Ordutegiaren zati finkoa 8:30etatik 14:00ak arte izanen da. Gainerako ordutegia, langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 6:30etatik 8:30ak bitarte eta 14:00etatik 17:00ak arte.

2.2. Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izango baitute.

3. Aditzera ematea baliogabeak izango direla 2019. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

4. Udal bulegoetan jendeari arreta egiteko ordutegia onestea: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era arte.

5. Ebazpen hau jakinaratzea langilegoaren delagatuei eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Udalaren iragarki-taulan ere.

Beran, 2018ko abenduaren 18an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1815480