2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARIBE
2019ko ekitaldirako karga-tasak eta tasak
Aribeko Udalak, 2018ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:
1.–2019ko ekitaldirako karga-tasak eta tasak onestea.
Lehenbizikoa.–2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.
–Lurraren gaineko kontribuzioa: zerga-tasa bakarra higiezin guztietarako, %0,15.
–Tarifak, hirigintzako tramitazioak egiteagatik: zergadunari jasanaraziko zaizkio dagokion lizentzia emateko egiten diren txostenak.
Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2019. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Ariben, 2018ko abenduaren 12an.–Alkatea, Asier Txikirrin Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L1815075