2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Udal Plan Orokorraren agiri zuzendua. Jendaurrean jartzea
Udal honetako alkate udalburuak, 2018ko abenduaren 21ean, jarraian osorik jasotzen den ebazpena eman zuen:
Ikusirik Arguedasko Udalak, 2016ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuela Udal Plana hasiera batean onestea.
Ikusirik, garai horretan indarrean zegoen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean jarri zela eta hirutan ere luzatu zela jendaurreko epea.
Kontuan harturik alegazio batzuk aurkeztu zirela epe horretan eta Nafarroako Gobernuko departamentuek horiei buruzko txostenak egin zituztela.
Kontuan harturik, adierazitakoaren ondorioz, agiri zuzendua egin dela eta, hasiera batean onetsi baino lehen, hura jendaurrean jarri behar dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluaren 11. apartatuak xedatzen duenaren arabera, agirian egindako aldaketek funtsezko aldaketa dakartelako hasiera batean onetsitako Udal Planean.
Indarrean dauden legezko xedapenek Alkatetza honi ematen dizkioten eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Udal Planaren agiri zuzendua jendaurrean jartzea hilabete batez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Bigarrena.–Jendaurrean jartzeko iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzeko agintzea.
Arguedasen, 2018ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1815903