2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Udaltzainaren izendapena
Alkatetzaren 481/2018 Ebazpena:
Lizarrako Udaltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian aurreikusitako hautapen prozesua bukatu zen. Deialdia 2017ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko irailaren 28an hartutako erabakiaren bidez aldatu zen (2017ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 13koa).
Oposizioaren epaimahaiak, 2018ko apirilaren 20ko bileran, lanpostu hutsen behin betiko hautaketa onetsi zuen, eta Udalaren plantilla organikoko 7.17 eta 7.28 lanpostuak esleitu zizkien igoera txandako izangaiei.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak apirilaren 24an emandako 59/2018 Ebazpenaren bidez, baietsi egin da Álvaro Calvo Cornagoren eskaera, eta oinarrizko prestakuntza ikastaroa baliozkotu zaio.
Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko apirilaren 26an hartutako erabakiaren bitarez Álvaro Calvo Cornagori jakinarazi zitzaion Lizarrako Udaleko funtzionario gisa izendatzea eta jabetza hartzea atzeratuko zela, oinarrizko prestakuntza ikastaroa bukatu arte.
Abenduaren 4an, Alberto Galnaresek 2017ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23an argitaratutako deialdiari dagokion “polizian sartzeko oinarrizko prestakuntza ikastaroa (2018)” gainditu izanaren diploma aurkeztu du Udaleko Langileen Departamentuan.
Horiek horrela, deialdiaren 9. oinarriarekin bat, izangaien izendapena eta jabetza hartzea arautzen baititu, eta Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen Zortzigarren Xedapen Gehigarriari jarraituz, Alkatetza honek
EBATZI DU:
1. Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumenak bereganatzea ebazpen honen ondorioetarako.
2. Álvaro Calvo Cornago Lizarrako Udaleko funtzionario izendatzea (udaltzaina, Udalaren plantilla organikoko 7.28 lanpostuari atxikia), eta hilabeteko epea ezartzea lanpostuaz jabetzeko. Zinpeko aitorpena edo promesa egin beharko du lanpostuaz jabetu baino lehen, Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela dioen aitorpena alegia. Hala egin ezean, Lizarrako Udaleko funtzionarioaren izaera lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea San Adriango Udalari, Alberto Galnares izenda dezan eta espedientea behar bezala bukatu.
4. Ebazpena hau interesdunei, epaimahaiari, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, Lizarrako udaltzainburuari, udal honetako Kontu-Hartzailetza eta Langileria alorrei eta San Adriango Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lizarrako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitara dadila.
Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizarran, 2018ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.
Iragarkiaren kodea: L1815090