8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2019KO DEIALDIA. Manunet Europar Programa. Nazioarteko lankidetzako I+G+B proiektuak finantzatzeko programa.

Aditzera ematen da Manunet Europar Programaren 2019ko deialdian parte hartzeko epeak ireki direla. Programa horren barrenean, ikerketa arloko Nafarroako enpresa eta erakundeek aurkezten dituzten fabrikazioko teknologia aurreratuei buruzko I+G+B proiektuak egiten ahal dira nazioarteko lankidetzan.

Xedea:

2020-2021 aldian, proiektuaren lurralde eremuan den beste entitateren batekin lankidetzan, fabrikazioko teknologia aurreratuei buruzko I+G+B jarduerak egin gogo dituzten Nafarroako enpresentzat da bereziki Manunet programa. Hauexek dira proiektuak aukeratu ahal izateko baldintzak:

–Manuneteko lurralde eremuko bi herrialde desberdinetako gutxienez ere bi entitate independentek parte hartzea proiektuan.

–Proiektuan, gutxienez ere, bi ETEk parte hartzea; eskualde/herrialde berekoak edo desberdinetakoak izan daitezke.

Ezagutza ikertu eta hedatzen duten erakundeek ere (Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 83. apartatuan definituak) hartzen ahal dute parte; betiere, proiektuak aukeratu ahal izateko baldintzak bete beharko dituzte.

Eskaeren aurkezpena:

Manunet deialdiak 2 fase ditu:

1. Lehen fasea: proiektuaren aurre-proposamenak aurkeztea. Eskaerak lehen fasean aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 14tik martxoaren 21era artekoa da. Aurre-proposamenak ebaluatutakoan, ebaluazioa gainditzen dutenak bakarrik joaten ahalko dira bigarren fasera.

2. Bigarren fasea: proposamen xehatua aurkeztea. Eskaerak bigarren fasean aurkezteko epea 2019ko uztailaren 11n bukatuko da.

Parte hartzeko baldintzak, eskaera egiteko inprimakiak eta abar proiektuaren web-orrian aztertu eta jaso daitezke (http://www.manunet.net).

Finantzaketa:

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren araudi indardunari jarraituz finantzatuko dira bazkide nafarrei onesten zaizkien proiektuak, horretarako argitaratzen den laguntza-deialdiaren esparruan.

Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

I+G+b Zerbitzua.

Tomás Caballero parkea 1, 4. solairua.

Telefonoa: 848 427658.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 9an.–I+G+b Zerbitzuko zuzendaria, Ana M.ª Vicente Alzuaz.

Iragarkiaren kodea: F1900378