8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Udaltzainaren izendapena

Alkatetzaren 482/2018 Ebazpena:

Lizarrako Udaltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian aurreikusitako hautapen prozesua bukatu zen. Deialdia 2017ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko irailaren 28an hartutako erabakiaren bidez aldatu zen (198. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 13koa).

Oposizioaren epaimahaiak, 2018ko apirilaren 20ko bileran, lanpostu hutsen behin betiko hautaketa onetsi zuen, eta Udalaren plantilla organikoko 7.23 eta 7.29 lanpostuak eta San Adriango Udalaren lanpostu hutsa esleitu zizkien igoera txandako izangaiei.

Apirilaren 24ko 140/2018 Ebazpenaren bitartez, Alkatetza honek praktiketako funtzionario izendatu zuen Pedro García Sainz, oinarrizko prestakuntza ikastaroak iraun bitartean.

Gaurko egunarekin, 2018ko abenduaren 10a, Pedro García Sainzek 2017ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23an argitaratutako deialdiari dagokion “polizian sartzeko oinarrizko prestakuntza ikastaroa (2018)” gainditu izanaren diploma aurkeztu du Udaleko Langileen Departamentuan.

Horiek horrela, deialdiaren 9. oinarriarekin bat, izangaien izendapena eta jabetza hartzea arautzen baititu, Alkatetza honek

EBATZI DU:

1. Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumenak bereganatzea ebazpen honen ondorioetarako.

2. Pedro García Sainz Lizarrako Udaleko funtzionario izendatzea (udaltzaina, Udalaren plantilla organikoko 7.29 lanpostuari atxikia), eta hilabeteko epea ezartzea lanpostuaz jabetzeko. Zinpeko aitorpena edo promesa egin beharko du lanpostuaz jabetu baino lehen, Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela dioen aitorpena alegia. Hala egin ezean, Lizarrako Udaleko funtzionarioaren izaera lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpena hau interesdunari, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, Lizarrako udaltzainburuari eta udal honetako Kontu-Hartzailetza eta Langileria alorrei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lizarrako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitara dadila.

Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2018ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.

Iragarkiaren kodea: L1815089