8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

398E/2018 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 10eko 84E/2017 Ebazpena aldatzen duena, honela: ofizioz aldatzen du motelgailuak fabrikatzeko ingurumen baimen integratua, Ebazpen honen I. eranskinean ageri den akatsa zuzentzeko. Oltza Zendeako udal-mugartean kokatutako instalazio horren titularra Kyb Suspensions Europe SA da.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak azaroaren 8ko 2243/2007 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 334E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratu zena.

2017ko apirilaren 25ean Kyb Suspensions Europe SA enpresak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 10ean emandako 84E/2017 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, instalazioaren ingurumen baimen integratua aldatu zen, instalazioko jardueraren baldintza akustikoak urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretura egokitzeko (Errege Dekretu horrek Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen du, zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez).

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 4ko 39E/2018 Foru Aginduaren bidez, atzera bota da gora jotzeko errekurtso hori, baina Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari agindu zaio Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko Zuzendariak apirilaren 10ean emandako 84E/2017 Ebazpenean dauden akats material jakin batzuk zuzentzeko, eta ingurumen baimen integratuaren II. eranskineko 1.3 puntuko testua (instalazioko jardueraren baldintza akustikoei buruzkoa) berraztertzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) eta e) letretan aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla iritzi da, eta, horrenbestez, bidezko da Ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da 30 egunez. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztutako alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Aldatzea apirilaren 10eko 84E/2017 Ebazpena, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana. Ebazpen horrek ofizioz aldatu zuen Oltza Zendeako udal-mugartean dagoen motelgailuak fabrikatzeko instalazioaren ingurumen baimen integratua, dauden akatsak zuzentze aldera. Zuzenketak ebazpen honen I. eranskinean daude sartuta. Instalazioaren titularra Kyb Suspensions Europe SA da.

Bigarrena.–Oltza Zendeako udal-mugartean dagoen motelgailuak fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzea, Ebazpen honen II. eranskinean zehaztutako aldaketen arabera. Hortaz, instalazioak eta jarduerak berak instalazioari ingurumen baimen integratua eman, eguneratu eta aldatzeko lehendik tramitatutako administrazio espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak eta neurriak ere bai. Instalazioaren titularra Kyb Suspensions Europe SA da.

Hirugarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak ingurumeneko diziplina neurriak hartzea ekarriko du, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren IV. tituluan jasotakoak, deusetan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikagarri izaten segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea bukatzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Seigarrena.–Ebazpen hau Kyb Suspensions Europe SAri, Oltza Zendeako Udalari eta Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 27an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/

Iragarkiaren kodea: F1814624