3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Espedientea: A/31/03674
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoak 2019ko apirilaren 9an emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, Isabel Ariztegui Irigoyeni 0,536 l/s-ko ur aprobetxamendua eman zaio Ongoko eta Luartzeko iturburuetatik ura hartzeko, Legasan, Bertizaranako (Nafarroa) udal-mugartean, erabilera sanitarioetarako, pertsonen kontsumorik gabe, abeltzaintzarako, ukuiluak garbitzeko eta suteetarako hargunea jartzeko.
Oviedon, 2019ko apirilaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean), Jorge Rodríguez González.
Iragarkiaren kodea: E1905049