3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Hondakin uren isurketaren gaineko espedientea
Espedientea: V/31/00928.
Eskatzailea: Campsa Estaciones de Servicio SA, isurketa.
Izena: 11654 gasolina-zerbitzugunea, Beran, N-121-A, 74,7 k.p.
Udal-mugartea: Bera.
Probintzia: Nafarroa.
Ibaia/Arroa: Bidasoa.
Baimena eskatu da 11654 gasolina-zerbitzugunearen (Bera, N-121-A, 74,7 k.p.) jariatze-urak, hidrokarburoekin kutsatuta egon daitezkeenak, isurtzeko. Gehieneko bolumena urtean: 125 m³.
Hondakin urak arazteko instalazioek funtsean osagai hauek dituzte:
–Euri-urak: dekantagailua + hidrokarburoen bereizgailua.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan.
Isurketaren gaineko espedientea ikusgai egonen da Ur Komisaria honen bulegoetan (Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, Donostia).
Donostian, 2019ko apirilaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1904799