77. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-OC-472

Jose Tellechea Goyenak ondoko ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: José Tellechea Goyena.

Xedea: zuhaitzak moztea 0,25 hektareatan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 0,17 ur jabari publikoan daude, eta gainerakoak polizia-eremuan.

Ibilgua: Zatoia ibaia.

Alderdia: Lezegia, 2. poligonoa, 593. lurzatia.

Udalerria: Otsagabia (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko apirilaren 9an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1905108