77. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-801

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Arbeitzako eta Zubielkiko saneamendu lanetarako eta hondakin uren isurketarako baimena.

Ibilgua: Ega ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Allin (Nafarroa).

Lanen xedea da sarrera eta irteera hustubideak egitea, bai eta arazketa multzo bat ere, elementu hauekin: iragazki biologikoa, lehen mailako dekantazioa eta ondoko bigarren mailakoa eta fintze-aintzira bat; sistema horretan tratatuko da bi herrietako isurketa, urtean, gehienez ere, 25.000 m³ inguruko bolumena duena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko apirilaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1905007