2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLAKO, AZAGRAKO, CARCARKO ETA SAN ADRIANGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2018ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten da Udalaren 2019. urteko aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 17an.
a) Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2019ko ekitaldiko aurrekontuaren barnean sartzen dira gastuen egoera-orria (osotara, 808.228,42 euro egiten baitu) eta diru-sarreren egoera-orria (osotara 808.228,42 euro egiten baitu). Kapituluka honela dago xehatuta:
| EUROTAN |
DIRU-SARRERAK |
3. kapitulua | Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 24.100,00 euro |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 750.939,95 euro |
9. kapitulua | Finantza-pasiboak | 33.188,47 euro |
DIRU-SARRERAK, GUZTIRA | 808.228,42 euro |
GASTUAK |
1. kapitulua | Langileria gastuak | 693.972,42 euro |
2. kapitulua | Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak | 80.756,00 euro |
3. kapitulua | Finantza-gastuak | 500,00 euro |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 23.000,00 euro |
5. kapitulua | Kontingentzia eta ustekabeetarako funtsa | 1.000,00 euro |
6. kapitulua | Inbertsioak | 9.000,00 euro |
GASTUAK, GUZTIRA | 808.228,42 euro |
San Adrianen, 2019ko martxoaren 27an.–Mankomunitateko burua, Jesús Sola Aranda.
Iragarkiaren kodea: L1904688