2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko
2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Vianako Udalak jakinarazten du Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019ko maiatzaren 27an bukatuko dela.
Epe hori iraganik, ordaindu gabe daudenak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.
Vianan, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, M.ª B. Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L1905125