77. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Enkante publikoa, larreen aprobetxamendurako

Udal honek gutun-azal itxien bidezko enkantea iragarri du, 10. loteko bazkalekuko larreen aprobetxamendua errentan emateko sei urteko eperako, Uxueko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari hertsiki lotuz.

Enkantearen hasierako prezioa ordenantzan ezarritako zenbatekoak izanen dira.

Eskaintzak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 14an bukatuko da, 12:00etan.

Enkantea eginen da plikak aurkezteko epea bukatzen den egun berean, 13:00etan, Uxueko Udalaren osoko bilkuren aretoan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa Uxueko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ageri da.

Enkantea eman gabe geldituz gero, berriz ere eginen da 2019ko maiatzaren 23an eta 2019ko maiatzaren 30ean, 12:00etan,%10 eta %20 merkeago, hurrenez hurren. Egun horietan berean irekiko dira proposamenak, 13:00etan.

Uxuen, 2019ko apirilaren 2an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L1904757