2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
Balorazio txostenaren berrikuspena jendaurrean jartzea
Sunbillako Udalak, 2019ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen Sunbillako udal-mugarteko ondasun higiezinen balorazio txosten osoa berrikusteko tramiteak abiaraztea eta txostenaren proiektua prestatzea.
Eskatutako proiektua jaso da.
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostenaren proiektua osoa jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Sunbillan, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkatesa Amets Inda Gorriaran.
Iragarkiaren kodea: L1905109