77. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, 2019an emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateendako dirulaguntzak emateko deialdiarena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 449001.

Iruñeko emakumeen elkarte, talde feminista eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei dirulaguntzak ematea, honako proiektu hauek finantzatzeko: bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea bultzatzeko sentsibilizazioa eta jarreren nahiz jokabideen aldaketa progresiboa sustatzen duten proiektuak eta hori bultzatuko duten azterlanen eta dokumentazioaren ezagutza, ikerketa eta zabalkundea bultzatzen dituztenak 2019an.

Iruñean, 2019ko apirilaren 8an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1905008