2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Kreditu-gehikuntzaren eta ezohiko kredituaren lotura
juridikoaren aldaketa. Behin betiko onespena
Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2019ko martxoaren 7an hasiera batez onetsita, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da kreditu-gehikuntzaren eta ezohiko kredituaren lotura juridikoaren aldaketa, aintzat hartu baita 11 92001 626000 eta 11 92001 641000 partidetan hurrenez hurren bideratutako kreditu-gehikuntzek eta ezohiko kredituek lotura kualitatiboko poltsa komun bat osatuko dutela Asociación Navarra de informática municipal SA udal-sozietateari egindako enkarguari lotutako inbertsio informatikoak gauzatzeko hasierako kredituarekin.
Aldaketa honek ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hartuko du indarra.
Iruñean, 2019ko apirilaren 9an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1904915