77. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa egitea, Nafarroa etorbideko 7ko aparkalekuan igogailua jartzeko Plan Berezian (7. poligonoko 1.754. lurzatia).
Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko martxoaren 29an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 29-MAR-19 (3/CV).

Ikusirik aldaketa egiteko agiria, Nafarroa etorbideko 7ko aparkalekuan igogailua jartzeko Plan Berezirako (7. poligonoko 1.754. lurzatia), zeina aurkeztu baitzuen M.ª Teresa Monente Mozazek 2019ko martxoaren 1ean, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2019ko martxoaren 5eko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2019ko martxoaren 22ko txostenarekin,

HAU ERABAKI DA:

1.–Hasiera batean onestea aldaketa egiteko agiria, Nafarroa etorbideko 7ko aparkalekuan igogailua jartzeko Plan Berezirako (7. poligonoko 1.754. lurzatia), skate pista ez berreraikitzeari loturik. María Teresa Monente Mozazek sustatu du, Sociedad Cooperativa Las Cerchas ordezkatuz.

2.–Behin betiko onetsi aurretik, sustatzaileak testu bategina aurkeztu beharko du, non jasoko baita, aldatutakoaz gain, indarreko plan bereziaren gainerako guztia (arauak eta planoak).

3.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1904748