2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1341 eta 1342. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetzak 2019ko apirilaren 3an emandako Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen katastroko 1. poligonoko 1341 eta 1342. lurzatien xehetasun-azterketa, Francisco Javier Fernandez Picazak sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita.
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
Orkoienen, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1904816