77. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Gora jotzeko errekurtsoa, desgaitasuna dutenentzako
aparkatzeko txartela ukatzearen aurka

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera) garatzeko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeko Erregelamenduaren 12.2 a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da Nafarroako Administrazio Auzitegian 18-02847 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa tramitatzen ari dela, José M.ª Lasheras San Martinek aurkeztu baitu Eloko Udaleko Alkatetzaren irailaren 13ko 220/2018 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez desgaitasuna dutenentzako aparkatzeko txartela ukatzen baitzen. Aditzera ematen da interesdun oro Auzitegian ager dadin 10 eguneko epean eta, hala badagokio, bere interesak defendatzeko egoki jotzen dituen alegazioak egin ditzan, errekurtsogilearen uziei dagokienez.

Elon, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1904774