77. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Informazio publikoa

2017ko abenduaren 7ko 2017/237 Alkatetzaren ebazpenaren bidez, “2018. urtean Leitzan Plazaolako Natur Bideko zuresia konpondu edo ordezteko lanak” memoria onartu zen.

Memoria jendaurrean jartzen da 20 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin ditzaten, idatziz; horretarako, Leitzako Udalaren bulegoetan eskura izanen dute memoria.

Leitzan, 2019ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1904833