77. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Balorazio txostenaren berrikuspena jendaurrean jartzea

Elizagorriko Udalak, 2018ko apirilaren 20an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen tramiteak abiaraztea bere udal-mugarteko ondasun higiezinen balorazio txosten osoa berrikusteko; txostenaren proiektuaren idazketa enkargatzea; eta Udalaren ordezkariak izendatzea Batzorde Mistoan.

Enkargatutako proiektua jasorik, Elizagorriko Udalak, 2019ko apirilaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen egindako proiektuaren edukia.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroa).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Elizagorrian, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1904751