77. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2019ko apirilaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Itzako Udalaren 2019ko aurrekontuan 1/2019 aldaketa egiteko espedientea.

1/2019 aldaketaren espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Itzan, 2019ko apirilaren 4an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1904779