77. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Hasierako onarpena Goizuetan autoenplegua sustatzeko dirulaguntza bana-banako ebaluazio araubidean
ezartzen duen ordenantza

Goizuetako Udalbatzak, 2019ko urtarrilaren 29an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Goizuetan autoenplegua sustatzeko dirulaguntza banan banako ebaluazio araubidean ezartzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioa Arautzen duen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, aipatutako ordenantza jendaurrean egongo da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ondorengo egunetik hasita, hogeitamar egun balioduneko epean, interesatu diren pertsonek espedientea aztertu eta nahi izanez gero erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea igaro ondoren, inongo alegaziorik ez balego, ordenantza behin betiko onartua geldituko da, eta bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Goizuetan, 2019ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1904874