77. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Oltza Zendeako Udalaren diru-laguntzen plan estrategikoaren aldaketa, 2019-2020 aldirako. Onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2019ko apirilaren 2an egin den osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oltza Zendeako Udalaren diru-laguntzen plan estrategikoaren aldaketa, 2019-2020 aldirako.

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

Oltza Zendean, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1904815