77. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Udalaren ondasun higiezin baten kalifikazio juridikoan.Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2019ko apirilaren 2an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, jabari publikoko ondasun higiezin baten kalifikazio juridikoan, haren zati batean (59,16 metro koadro). Ondasuna Udalarena da, eta San Martin kalean dago, Artazkotzeko 6. poligonoko 328., 330. eta 351. lurzatien artean. Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen jendea hartzeko ordutegian.

Oltza Zendean, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1904804