77. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan xedatuari jarraikiz, udal honek bake epaile titularra eta bake epaile ordezkoa hautatu behar ditu.

Kargu horietarako hautatuak izateko interesa dutenek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak biltzen badituzte, eskabideak Cadreitako Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dituzte 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cadreitan, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1904773