77. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herrilurraren desafektazioa 43. poligonoko
436-F lurzatian, ondoren trukea egiteko

Baztango Batzar Nagusiak 2014ko apirilaren 1ean egin bilkura arruntean erabaki zuen herri-lurra den 43. poligonoko 436-F lursailaren zati bat, 300 m² dituena, desafektatzea, ondoren Ana Isabel Fernández de Mendíarena den eta 1751 m² dituen 50. poligonoko 106 lursailaren trukean emateko.

Baztango Batzar Nagusiak 2019ko urtarrilaren 2an egin bilkura arruntean erabaki zuen Batzar Nagusiak 2014/04/01ean hartutako akordioa, iragarki honen aurreko paragrafoan agertzen dena, bere osotasunean berrestea.

Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2019ko urtarrilaren 2an.–Batzar-burua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1905051