2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2018ko abenduaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Baztango Udalaren 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa aldatzeko espedientea.
Erabaki hori 2019ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an.
Hauxe da aldaketaren xedea: “Hondakin Teknikariaren postua” (B maila) hutsik ezartzea.
Legez ezarritako epea igaro delarik inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da behin betiko onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin bat, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak aldatu baitzuen.
Baztanen, 2019ko apirilaren 8an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1904958