2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
2019ko lan egutegia eta egun baliogabeen egutegia
Baztango Udalak, 2019ko otsailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 4. puntuan erabaki zuen:
1.–Onestea Baztango Udalaren zerbitzuko langileen 2019 urteko aste barneko jaiegunen egutegia, honako hau izanen delarik: urtarrilak 1 eta 7; martxoak 19; apirilak 18, 19 eta 22; maiatzak 1; uztailak 24: 12:00etatik aurrera jai izanen da; uztailak 25, 26 eta 27; abuztuak 15; urriak 12 eta 25 (Baztango besta eguna, feria eguna), azaroak 1, abenduak 3, 6 eta 25.
Orobat baliogabeak izanen dira 2019 urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
2.–Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia orokorrean 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Ordutegiaren zati finkoa eta beraz nahitaez bertan egotekoa 9:00etatik 15:00etara izanen da; gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:00etara eta 15:00etatik 16:30era.
Langileek bete beharreko gehieneko ordu kopurua (1592) koadratzearren ordu-poltsa izanen dute familia eta lana bateratzearen edota norberaren aferetarako, gehiegizko lan-orduen ondorioz sortutakoa. 2019rako onetsi den lan egutegiaren arabera 44 ordu eta 30 minutukoa izango da. Ordu hauek ezingo zaizkio opor egunei gehitu.
Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ez eta ordu konpentsazioren bat (txandakako lana, gauekoa, etab.) dutenei ere, horiek lan egutegi berezia izanen baitute.
Halakoetan, urteko lanorduen kopurua banatzeko orokorrean ezarri ez bezalako sistema baitute, lan egutegi berezi horrek, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz, indarrean dagoen sistemari kontuko dio bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, bai urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den moduari dagokionez; horrek guztiak ez du ukatzen bertze ordutegi batzuk edo urteko lanorduak banatzeko bertzelako sistemak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek halakorik komenigarri egiten badute.
3.–Baztango Udaleko Erregistro Orokorra 9:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera, lanegunetan.
4.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udaletxeko iragarki oholean paratzea.
5.–Akordio hau Udaleko langileei igortzea.
Baztanen, 2019ko otsailaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1904917